Ezina ekinez egina
Lelo honek desbrikatzen du guraso talde batek egindako lana gure herrian lehen aldiz waterpolo talde bat sortzeko. 2014. urtean sortu zen Waterpolo Amorebieta elkartea eta dagoeneko hiru talde ditugu, 25 kide inguru.
Oso polita da kirol hau, umeek kontrola hartzen dute uretan, baloiarekin jokatzea, tokia hartzea, ia zutik jartzea paseak egiteko, dibertigarria da. Hondoratzea menperatu behar dozu, denok batera defentsa lanak egin eta denok batera golaren bila doaz. Talde lana ezinbestekoa da eta errespetua lantzen dugu ere.
Eskola kirol txapelketetan parte hartzen dogu. Larrako polikiroldegian eta Lauaxeta ikastolan egiten ditugu gure entrenamentuak eta ekainaren lehen asteburuan ate irekiak antolatuko ditugu. Edonor apuntatu ahal da, etorri eta probatu.